Erdiz Bizirik plataformatik Erdizko meategi proiektuari aurre egiten diogu, baina herritar guzien laguntza behar dugu horretarako. Plataforma nola lagundu dezakezun xehe-xehe azaltzen dizugu hemen:
-
Informatu. Edozein dela aurrean dugun auzia, horri aurre egiteko ezinbertzekoa da gaia ongi menperatzea. Horretarako, webgune honetan dagoen informazioa erabili dezakezu, baita hedabideek gaiari buruz argitaratu dituzten elkarrizketa eta erreportaje sorta ere.
-
Antolatzen ditugun informazio saio nahiz manifestazioak babestu eta bertaratu.
-
Plataforma diruz lagundu. Ekitaldien berri emateko, eta informazioa zabaltzeko materiala prestatzen dugu. Horiek guztiak eta gure abokatu taldea ordaintzeko dirua behar dugu. Finantzaketa kamiseta, banderola edo txapen salmentatik lortzen dugu.
-
Edukia partekatu. Gure webgunea, kartelak eta sare sozialak zure ingurura zabaldu. Zenbat eta jende gehiagok jakin gertatzen dena, orduan eta aukera gehiago izanen ditugu meategi proiektuari aurre egiteko.
