top of page
DSC_0246.JPG

Zer dira alegazioak?

Nafarroako Gobernuak onartu du Erdizko meategi proiektua UGEP Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plan bezala tramitatzea. Inposizio horren kontra gaudela erakutsi behar dugu guk, eta, horretarako, bi tresna ditugu: alegazio teknikoak eta herrikoiak.

 

Lehenbizikoak kudeatzeaz gu arduratuko gara. Bigarrenak, berriz, ahal bezain bertze jendek sinatu behar ditu, eta horregatik abiatu dugu sinadura bilketa.

Zer da sinatuko dudana?

Alegazioak sinatzeko eskatzen dugunean, dokumentua bera irakurtzeko aukera dago. Testu horretan lau ideia ageri dira, UGEParen inposizioaren kontra zertaz gauden azaltzen dutenak. Dokumentua sinatuz gero, horiekin konforme zaudela adierazten duzu.


Hizkera teknikoan dago, baina, funtsean, hauek dira bertan aipatzen ditugun ideia nagusiak:

  1. Meatzaritzaren eta laborantzaren arteko elkarbizitza ezinezkoa da: bazkalekuak desagertuko dira, asotsek kalte eginen dute eta errautsak landaredia eta ura kutsatuko ditu. Hau da, proiektua aurrera eramanen balitz, ezin izanen dugu Erdiz bazkaleku komunal bezala erabili.

  2. Galtzeko arriskuan dauden espezieei kalte larria eraginen litzaieke (okil gibelnabarrari, ugatzari edo Pirinioko muturluzeari).

  3. Alduide Mendiko Kontserbazio Bereziko Eremuaren funtsezko elementu gehienei kalte eginen lieke.

  4. Klima aldaketarekin lotura zuzena du: magnesita ateratzeko eta prozesatzeko erregaiaren kontsumoa handitzen duelako eta ekosistemak are gehiago degradatzen dituelako.

Erdiz Bizirik

  • Instagram
  • X
bottom of page